Erakunde berri baterantz, baina iragana ahaztu gabe
Ordiziako ezker abertzalea buru belarri murgilduta dabil Sortu alderdi politiko berria eratzeko prozesuan. Azaroaren 24an egin zuten oinarri ideologikoei hitz egiteko lehen batzarra, eta etzi, ildo politikoei buruz eztabaidatzeko bilkura egingo dute. Hori dela eta, herritar guztiei egin diete Barrena kultur etxean egingo den bilerara azaltzeko deia. 10:00etan da. Belaunaldi ezberdinetako hainbat kide elkartu ziren herenegun Barrenan Sorturen eratze prozesuaren nondik norakoen berri emateko. Egoera politiko berrira egokituko den alderdi bat sortu nahi dute, estrategia berri batekin, baina iragana ahaztu gabe. «Euskal Herriaren borrokaren ondarea eta etorkizuneko asmoa biltzen ditu gaur egungo proiektu estrategikoak». Ekarpen ugari testuari Azaroko lehen bilera hartan 50 sortzailek hartu zuten parte. «Batzarra oso dinamikoa eta parte hartzailea izan zela nabarmendu behar da. Talde txikietan banatzeak eta erabili genuen metodologia berriak jarrera aktiboa eta positiboa izaten lagundu zuen». Eztabaidarako testuari 12 ekarpen egin zizkioten eta zazpi testu alternatibo ere bozkatu zituzten. «Azkenean, ponentzia osoa aho batez onartu zen». Halaber, Sorturen helburuen berri ere eman zuten: internazionalismoaren, ekologismoaren eta aniztasunaren balioetan oinarritutako euskal estatu independente, sozialista, euskalduna eta feminista eratzea. Eraldaketarako tresna Gaur egungo egoera politikoari eta krisi ekonomikoari aurre egiteko «eraldaketarako tresna» izango da Sortu, ezker abertzaleko kideek diotenez. «Egoera politiko berrian estrategia berritua eskainiko duen [...]
Belaunaldi ezberdinetako hainbat kide elkartu ziren herenegun Barrenan Sorturen eratze prozesuaren nondik norakoen berri emateko. Egoera politiko berrira egokituko den alderdi bat sortu nahi dute, estrategia berri batekin, baina iragana ahaztu gabe. «Euskal Herriaren borrokaren ondarea eta etorkizuneko asmoa biltzen ditu gaur egungo proiektu estrategikoak».
Ekarpen ugari testuari
Azaroko lehen bilera hartan 50 sortzailek hartu zuten parte. «Batzarra oso dinamikoa eta parte hartzailea izan zela nabarmendu behar da. Talde txikietan banatzeak eta erabili genuen metodologia berriak jarrera aktiboa eta positiboa izaten lagundu zuen». Eztabaidarako testuari 12 ekarpen egin zizkioten eta zazpi testu alternatibo ere bozkatu zituzten. «Azkenean, ponentzia osoa aho batez onartu zen».
Halaber, Sorturen helburuen berri ere eman zuten: internazionalismoaren, ekologismoaren eta aniztasunaren balioetan oinarritutako euskal estatu independente, sozialista, euskalduna eta feminista eratzea.
Eraldaketarako tresna
Gaur egungo egoera politikoari eta krisi ekonomikoari aurre egiteko «eraldaketarako tresna» izango da Sortu, ezker abertzaleko kideek diotenez. «Egoera politiko berrian estrategia berritua eskainiko duen erakunde berri bat jarriko dugu martxan».














