Baserritarren lanari aitortza egin diote Ormaiztegin, euren ibilbidea sarituz
Ormaiztegiko, Ezkio-Itsasoko, Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko baserritarren lana birbaloratu eta duten garrantziaz gizarteari jabearazteko asmoz, ekitaldi berezia egin dute Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian pasa den larunbatean. Bost herrietako 55 baserri saritu zituzten guztira: nekazaritza jarduera nagusi duten 17 baserri saritu dituzte 800 euroko sariekin eta jarduera mistoa duten beste 38 baserri 250 euroko sariarekin. Omenaldi hau egiten den hirugarren aldia izan da, antolatzaileen esanetan «egiten duten lanarekin jarraitzera animatzeko».
Bost herrietako 55 baserri saritu zituzten guztira: nekazaritza jarduera nagusi duten 17 baserri saritu dituzte 800 euroko sariekin eta jarduera mistoa duten beste 38 baserri 250 euroko sariarekin.
Omenaldi hau egiten den hirugarren aldia izan da, antolatzaileen esanetan «egiten duten lanarekin jarraitzera animatzeko».














