Olentzerorentzat irudirik onenak
Beasaingo ikastetxeetako dozenaka umek parte hartu dute, aurten ere, Olentzeroren etorrera iragartzen duen kartela aukeratzeko marrazki lehiaketan. Ostiralean, liburu eta disko azokaren irekierarekin batera banatu zituzten sariak –irudian–. Lehen ...
Beasaingo ikastetxeetako dozenaka umek parte hartu dute, aurten ere, Olentzeroren etorrera iragartzen duen kartela aukeratzeko marrazki lehiaketan. Ostiralean, liburu eta disko azokaren irekierarekin batera banatu zituzten sariak –irudian–. Lehen saria jaso eta kartelean agertuko den marrazkia, La Salle ikastetxeko Maialen Lopezena da. Radu Javier Matisek (Murumendi), Ion Caunik (Andramendi) eta Iker Dorronsorok (Alkartasuna Lizeoa) ere sari bana jaso zuten.













