Areto futboleko 24 orduko txapelketa lehen aldiz Ordizian
Areto Futboleko I. Txapelketa antolatu dute Ordizian Eguberrietako asterako. Datorren urtean, martxoaren 14an, 18. Korrika abiatuko da Andoaindik, eta txapelketan bildutako dirua AEKri emango diote. Horrez gain, herrian giroa sortzea ere helburuen arte...
Areto Futboleko I. Txapelketa antolatu dute Ordizian Eguberrietako asterako. Datorren urtean, martxoaren 14an, 18. Korrika abiatuko da Andoaindik, eta txapelketan bildutako dirua AEKri emango diote. Horrez gain, herrian giroa sortzea ere helburuen artean dute antolatzaileek, eta hori dela eta, umeentzako tailerrak ere egingo dituzte Beti-Alai pilotalekuaren kanpo aldean.
Izena emateko epea hilaren 25ean bukatuko da –taldeko 60 euro–, eta txapelketa hilaren 27an hasiko da, 10:00etan. Finalistek sariak jasoko dituzte, eta euskara gehien erabiltzen dutenek Korrikako kilometro bat irabaziko dute. Izena emateko bi bide daude: telefonoz (627 824 374, Iñigo) edo facebook-en bidez.













