Asteburuan hasiko dituzte parrokiako elizkizunak
Andre Maria zeruratuaren parrokian bukatu dituzte ia teilatua eta pitzadurak konpontzeko lanak. Hala, asteburuan hasiko dira ohiko elizkizunak bertan egiten. Obra horien gastuak estaltzeko, ordea, diru bilketa egiten jarraitzen dute. Ekarpen ekonomikoa...
Andre Maria zeruratuaren parrokian bukatu dituzte ia teilatua eta pitzadurak konpontzeko lanak. Hala, asteburuan hasiko dira ohiko elizkizunak bertan egiten. Obra horien gastuak estaltzeko, ordea, diru bilketa egiten jarraitzen dute. Ekarpen ekonomikoa egin nahi duenak, bi aukera ditu, Kutxako 0001936319 kontuan edo Euskadiko Kutxako 0170056177 kontuan.













