Autobus zerbitzuan aldaketak Eguberrietan
Lurraldebus garraio zerbitzuan zenbait aldaketa izango dira Eguberrietan. Abenduaren 24an eta 31n, hauek izango dira azken irteerak: Ordizia-Kaseta, 18:45 eta Kaseta-Ordizia, 19:30; Zaldibia-Zegama, 19:00 eta Zegama-Zaldibia 19:00; Legorreta-Ospitala, 15:25 eta Ospitala-Legorreta, 17:30. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, berriz, ez da autobus zerbitzurik izango.













