Agifesek buruko gaixotasunak lantzeko ikastaroa egingo du senideentzat
Buruko gaixotasunak hobeto ezagutu eta pertsona horien arreta eta elkarbizitza lantzeko ikastaroa antolatu du Agifes elkarteak. Buruko gaitzen bat dutenen Goierriko familiei eta zaintzaileei begira antolatu dute. Bost egunetan emango dute, astelehenean hasi eta martxoaren 11ra bitartean.
Saioak taldetan banatuta emango dituzte. Aurrena, profesional batek azalpenak emango ditu, eta zaintzaileek beraien eskerientzia kontatuko dute. Besteak beste, gaitzen diagnosia, tratamendu motak, ezgaitasuna, osasun egiturak eta laguntza ekonomikoak landuko dituzte.
Ikastaroa doakoa da eta bost egunetan emango dute; hilaren 14an eta 28an, otsailaren 11n eta 25ean eta martxoaren 11n. Saioak 18:30etik 20:00etara izango dira. Izena emateko, 943 47 43 37 telefono zenbakira deitu behar da.