Ampo Ordiziaren partida streaming bidez ikusi ahal izango da
Madrilgo taldearen webgunean.
Ligan ezusteko atsegina eman duten taldeetariko bat da Atletiko Madril. Bosgarren postuan daude sailkapenean. Helburutzat play-offetan egotea dute, eta Miguel Angel Puerta entrenatzaileak esan duenez, “ahal bada, hirugarren edo laugarren amaitzea”. Axio Arañaren hitzetan, “goraka doan talde bat da, mailari erritmoa hartzen ari zaio eta ez da partida erraza izango. Horrek ez gaitu gure helburutik aldendu behar, ordea. Guretzako ere egiaren unea iritsi da eta orain jokatuko ditugun partidek erabakiko dute zein izango den urte honetan hartuko dugun norabidea”. Ordiziako taldea “guztia emateko” prest egon behar dela azaldu du, eta hori, “orain arte eman duena baino gehiago da”, esan du. “Hori da ilusioa piztu behar diguna, oraindik ere zerbait lortzeko aukerak ditugu eta”.
Min hartutako hainbat jokalari ditu Ampo Ordiziak, baina bada lesiotik itzuli den jokalaririk ere. Mikel del Rio da horietako bat. Hilabete bat egon da geldirik.
Ampo Ordiziak Madrilen jokatuko du zapatuan urte berriko lehen partida, Atletiko Madril-en aurka. Bigarren itzuliko lehen partida da, eta 13:00eta jokatuko dute. Partida interneteko streaming bidez eskainiko dute