Biok Zerbitzuak-ek Tolosan jokatuko du asteburuan
Gabonetako oporren ondoren, Biok Zerbitzuaeko mutilak derbi batekin itzuliko dira txapelketara. Tolosako Usabal kiroldegian jokatuko dute aste honetan, Bide Bide Donosti taldearen aurka. Nahiz eta bi taldeak sailkapenean berdinduta dauden, tolosarrak dira partida irabazteko faboritoak. Pasa den denboraldian emaitza bikainak lortu zituzten eta igoeraren ateetan gelditu ziren. Bi taldeek aurredenboraldian jokatutako partidan errez nagusitu ziren tolosarrak.