‘Esta noche no estoy para nadie’ antzezlana, ostiralean
Antzerki Garaia egitarauaren lehen saioa egingo dute ostiralean, Usurbe antzokian. Esta noche no estoy para nadie antzezlanak zabalduko du zikloa. Juan Carlos Rubioren zuzendaritzapean, lau aktore igoko dira oholtzara. Laurogeigarren hamarkadan musikala da, komedia ukituekin. Bi emanaldi egingo dituzte, 20:00etan eta 22:30ean. Sarrerak 12 euroan daude salgai.