Goiztiri AEK euskaltegiaren urtarrileko lehiaketa
Goiztiri AEKk urtarrileko lehiaketa abiarazi du bere webgunean. Galdera bat luzatu dute, eta erantzuten dutenen artean, Publikoari gorroto antzezlana ikusteko bi sarrera zozkatuko dituzte. Beasaingo Usurbe antzokian taularatuko dute obra hau, otsailaren 8an, 22:15ean.
Hau da urtarrilerako planteatu duten galdera:
• Zeintzuk dira Korrika 18ren omenduak?
Parte hartzeko azken eguna urtarrilaren 31 izango da. Erantzunak goierri@aek.org helbidera bidali beharko dira, eta erantzunarekin batera parte hartzaileren izen-abizenak eta telefono zenbakia ere zehaztu beharko dira.