Goiztiri AEK-k urtarrileko matrikulazio kanpaina hasi du
Goiztiri AEKk urtarrileko matrikulazio kanpaina hasi du. EGA/C1/HABE 1-2-3 azterketak prestatzeko 100 orduko ikastaroak eskainiko ditu aurten, 173 euroren truke. Urtarrilaren 7tik 24ra bitartean matrikulatu beharko da ikastaro honetarako.
Etorkinei zuzendutako 60 orduko AISA ikastaro bat ere antolatu dute, hau 18,50 euroko prezioan. Ikastaro honetan matrikulatzeko epea urtarrilaren 10etik 24ra bitartekoa izango da.
Izena Ordiziako edo beasaingo euskaltegietan eman daiteke.
Telefonoak: 943 889 174 / 943 889 340
Emailak: beasain@aek.org / ordizia@aek.org