Lazkaon ‘En la casa’ eta ‘Campanilla’ ikusgai
Lazkaoko Areria zineman En la casa filma emango dute, asteburuan. François Ozonek zuzendua, iazko Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen. Hamabi urtetik gorakoentzat da. Emanaldiak bihar 19:30ean eta 22:15ean, igandean 19:30ean, eta astelehenean —ikuslearen eguna— 21:30ean dira. Haurrentzako, berriz, Campanilla. El secreto de las hadas animaziozko pelikula izango da ikusgai, larunbatean 17:00etan eta igandean 16:30ean.