Tuppersex bilkura Ordizian
Datorren ostegunean, urtarrilak 17, tuppersex bilkura egingo dute Ordiziako Goiztiri euskaltegian, 18:00etan.
Sexurako produktuak ezagutzeko aukera emango dute bertan eta esan dutenez, “nahi izanez gero, zer edo zer probatzeko aukera ere izango da”.
Interesa dutenek urtarrilaren 15era arte dute zabalik izena emateko epea. Beasaingo edota Ordiziako euskaltegietara jo beharko dute horretarako. 943 88 93 40 edo 943 91 74 telefonoetara deituta ere eman daiteke izena, eta baita emailez ere, ordizia@aek.org edota beasain@aek.org helbideetara idatzita.