Txindoki taldeko emakumeak pista estaliko EAEko kopan lehendabizikoz
Ordiziako Txindoki atletismo taldeko neskek Euskal Autonomia Erkidegoko kluben kopan parte hartuko dute. Lehen aldia da klubaren historian emakumeen taldeak txapelketa honetako maila gorenean parte hartuko duena. Pista estalian egingo dituzte probak, Donostiako Anoeta belodromoan. 13 proba dituzte osotara. gehienak bakarkakoak dira, baina tartean 4×200 relebo lasterketa ere badago.
Txindoki taldeko atletek proba hauetan hartuko dute parte:
• Argandoña: 60 metro
• Galparsoro: 200 metro
• Agirre: 400 metro
• Uxue Ibañez: 800 metro
• Maria Ibañez: 1.500 metro
• Maider Unanue: 3.000 metro
• Lozano: 60 metro hesiekin
• Alba Torres: Pisu jaurtiketa
• Begiristain: Altuera jauzia
• Garmendia: Luzeera jauzia
• Arruabarrena: Jauzi hirukoitza
• Irastorza: Jauzia pertigarekin
• 4×200 relebokako lasterketa: Argandoña, galparsoro, Agirre eta Estala
Emaitzak
Donostian egin ziren estalitako pistako probetan, Janire Agirrek Espainiako txapelketan parte hartzeko gutxieneko marka lortu zuen 400 metroko proban (59:36). Errege Egunean Donostian egin zen krosean, berriz, Gorka Satrustegik hamabigarren egin zuen eta Eduardo Gallegok hogeitabosgarren. Iker Zurutuzak (26.), Sergio Serranok (36.) eta Imanol Oyarbidek (46.) ere parte hartu zuten.