Durangoren kontra galdu du Beasainek, partida eskasa jokatuta

Larunbat arratsaldeko giroa bezain eskasa izan zen Beasainek jokatutako partida, eta galdu egin zuen etxean, Durangoren kontra. Lasaren mutilek ez zuten aukera garbirik sortzen asmatu. Durangok, ordea, urrundik egindako jaurtiketa batean, zortea lagun, gola egin zuen, baloiak defentsa baten gorputzean jo eta gero. Bizkaitarrek, defentsan itxi eta emaitzari eustea lortu zuten. Punturik batu gabe, 10. postuan dago orain Beasain. Datorren asteburuan etxetik kanpo jokatu beharko du, Elgoibarren kontra.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa