Gaur, arratsaldeko bostetatik aurrera 35 haurrek jolas kooperatiboetan aritu dira Legazpiko kultur etxean, hiru taldetan banatuta. Sorgintxulo aisialdi taldeko gazteek gidatu dituzte jolasak, eta Legazpiko Udaleko Euskara eta Gazteria sailek antolatu dituzte. Lehen hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailako haurrak bildu dira jolasetara. Ekintza honek haurren eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera eta talde lana bultzatzea du helburu.
Jolas hauek talde lana sustatzen dute haurren artean. Irabaztetik edo galtzetik harago, helburu bera lortu behar dute jokalari guztiek, eta norbanakoak baino gehiago talde lanak du benetako balioa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.