Indartsu hasi dira sanblasak Idiazabalen

img_4581.jpgEkintzaz betetako asteburuarekin hasi dituzte Idiazabalen San Blasak eta jendetza ibili da bi egunetan. Larunbatean herri mailako plater hausketa  eta Euskal Herriko sokatira txapelketa egon ziren arratsalde partean eta iluntzean txistulari kontzertua egon zen. Gainera, iaz bezala aurten ere Nazario Telleriaren ikasle izandako txistulari mordoxkak kalejira egin zuten kontzertua hasi aurretik Idiazabalgo kaleetan. Gauean kontzertuak egon ziren gaztetxean. • Ikusi sailkapen osoa Igandea krosarekin esnatu zen Idiazabalen. Haurrek korrika egin zuten lehenik eta gero helduxeagoek. Tartean, Jose luis Elio, Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolako maisua izan zenari omenalditxoa ere egin zioten krosaren antolatzaileek. Arratsaldean haurren danborradak hartu zituen herriko kaleak eta iluntzean futbito txapelketako finalerdiak jokatu zituzten. [nggallery id=18]
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa