Ion Izagirrek laugarren postuan amaitu du Australian

Tour Down Under - Stage Six Amaitu da Australiako Tour Down Under lasterketa, eta Ion Izagirre ormaiztegiarrak sailkapeneko laugarren postuan amaitu du. Bere anaia Gorkak zazpigarren egin du, eta Garikoitz Bravok 54. Izagirre anaietan gazteenak 32 segundura amaitu du sailkapen nagusian. Lasterketa bikaina egin du ormaiztegiarrak, eta hori, azken emaitzan ere islatu da. Gorka Izagirre ere oso fin aritu da. Zazpigarren amaitu du, liderrarengandik 36 segundura. Bravok, bere aldetik liderrak baino 11 minutu eta 17 segundu gehiago behar izan ditu lasterketa amaitzeko. 54. postuan amaitu du Lazkaokoak. Tom Jelte Slagter holandarrak irabazi du lasterketa.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa