Ertzaintzak kamioilari bat atxilotu du Idiazabalen alkohol tasa altuagatik

KamioiakErtzaintzak kamioilari bat atxilotu zuen igandean N-1ean, Idiazabalen, alkohol tasa altua emateagatik. Ertzainek 17:40ean gelditu zuten Etxegaratetik Irun aldera zihoan kamioia. Ibilgailuaren ibilera arraroa iruditu zitzaien eta bide bazterrean geldi arazi zuten. Kamioilaria gizonezkoa da eta baimendutako tasa baino zazpi aldiz handiagoa eman zuen. Ertzainek bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi zioten.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa