‘Mariposas en el hierro’ dokumentala Labeagan

Mariposas en el hierro dokumentala eskainiko dute bihar 19:00etan Urretxuko Labeaga aretoan. Emanaldia Gipuzkoan sortu berri den Kala Beltza taldeak antolatu du, martxoaren 8aren harira antolatutako egitarauaren barruan. Dokumental hau Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten iaz, eta indarkeria ezberdinak jasan dituzten emakumeen testigantzak ditu oinarrian.

Indarkeria mota ezberdinak jasan dituzten emakumeen testigantzak biltzen ditu dokumentalak.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa