Iñaki Aleman iruritarrak irabazi du Osinberde bertso sariketa

Zaldibiako I. Osinberde bertso sariketan onena Iñaki Aleman iruritarra izan zen, larunbat gauean. Gabiriako Osinalde sarirako bigarren proba baliagarria zen. Aurten sortu dute zaldibiarrek sariketa, Idiazabalgo Axariren lekua hartzeko. Iruritako bertsolaria izendatu zuen epaimahaiak —jende artean ezkutuan jardun ziren epaileak— onentzat, eta hari eman zioten Osinberde saria. Entzuleen gustukoena ere Aleman izan zen.

Zaldibiako I. Osinberde bertso sariketan onena Iñaki Aleman iruritarra izan zen, larunbat gauean. Gabiriako Osinalde sarirako bigarren proba baliagarria zen. Aurten sortu dute zaldibiarrek sariketa, Idiazabalgo Axariren lekua hartzeko. Iruritako bertsolaria izendatu zuen epaimahaiak —jende artean ezkutuan jardun ziren epaileak— onentzat, eta hari eman zioten Osinberde saria. Entzuleen gustukoena ere Aleman izan zen. Osinalderako bigarren txartela Nerea Ibartzabal markinarrak lortu du, Alemanekin batera. Zaldibian Josu Sanjurjo, Joanes Etxaide, Txaber Ormazabal eta Maindi Murua ere aritu ziren kantuan. Bertso sariketako saio pare bat, Zaldibia TB-k grabatuak (zaldibia.org):
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa