Auto elektrikoen alokairuko tarifak berritu ditu Ataungo Udalak

Ataungo Udalak otsaileko osoko bilkuran onartu zuen Sarecar alokairuko auto elektrikoen zerbitzu publikoaren erabilera arautzeko baldintza sorta. Helegite epea martxoaren 26an bukatu ondoren, behin betiko onartuta geratuko da araudia, datorren astean. Batetik, alokairuko autoen zerbitzua erabiltzeko baldintzen arautegia onartu du udalbatzak. Bestetik, ibilgailu elektrikoen zerbitzua erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio zerrenda. Alokatutako lehen bi orduetan 2 euro ordaindu behar da, orduko. Hiru, lau edo bost ordurako hartuz gero, 5 euro denera; sei ordu edo gehiago badira, 5 euro gehi kilometroko fakturazioa.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa