Euskal dantza ikastaroa antolatuko dute gaztetxean

Legazpiko Gazte Asanbladak oinarrizko dantza ikastaro bat antolatu nahi du gaztetxean. Ikastaroa oso oinarrizkoa izango dela azpimarratu dute gazte asanbladatik, eta printzipioz arin-arina eta fandangoa, besteak beste dantzatzen ikasi nahi dute. Hori horrela, zenbat jendek emango duen izena aldez aurretik jakiteko asmoz bilera irekia deitu dute bihar arratsalderako. Kultur etxean egin dute hitzordua 20:00etan. Bilera honetan parte hartzeko zenbat jende dagoen prest ikusteaz gainera, ikastaroa noiz hasi dezaketen eta zein egunetan emango duten erabaki nahi dute.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa