Eustakio Mendizabal ‘Txikia’ oroituko dute Itsasondon

300px-Omenaldia_txikiari_algortanEgiari Zor elkarteak Eustakio Mendizabal Txikia zena oroitzeko ekitaldiak antolatu ditu, hil zuteneko 40. urteurrenean. Erakusketa herenegun zabaldu zuten, ludotekan. Egunero 18:00-21:00 tartean ikus daiteke, igandera arte. Mikel Zubimendik hitzaldia egingo du, gaur 19:00etan, ludotekan: 50 urteko borroka eta aurrera begira du izenburua. Ostiralean, egitarauaren barruan, ipuin kontalaria izango da, ludotekan 17:30ean. Eta 19:30ean ekitaldia egingo dute, plazan. Bertsolariak, dantzariak eta txalapartariak izango dira. Jarraian elkarretaratzea egingo dute.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa