«Urretxuarrak oinarri» izango ditu onartutako udal aurrekontuak

Urretxuk 8.122.439 euroko udal aurrekontua izango du 2013an. Horrela onartu dute ezohiko udal batzarrean Bilduren aldeko botoekin. EAJk eta H1!-ek kontrako botoa eman dute eta PSE-EE abstenitu egin da. Oihane Zabaleta Urretxuko alkateak azaldu duenez, «pertsonetan oinarritutako aurrekontuak» dira. Hauen bitartez, «dauden baliabideei etekinik handiena ateratzea, zerbitzuak mantentzea eta hobetzea, eta gastu arrunta kontrolatzea, arrazionalizatzea eta zaintzea» dira helburu nagusiak.

8 milioi euro pasatxoko aurrekontua izango da; EAJk eta H1!-ek kontra bozkatu dute eta PSE-EE abstenitu egin da.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa