Ereindako hazien arrastoan

Habanan euskal izenak dituzten zazpi kaleren inguruan zazpi dokumental egitea da Katarainen asmoa. Belaskoain izan zen lehena, eta Zulueta: azucar moreno bigarrena. Ordiziako Herri Antzokian emango dute gaur (20:30) bigarren hori. www.semillaseneltiempo.com webgunean ere eskura daiteke. Aurreko astean Hondarribiako (Gipuzkoa) Banako tabernan ikusi ahal izan ziren bi filmak.

Hemezortzi urteko neska beltza, haurra izan berria, baina haurrik gabe, 250 pesotan. Alokatu ere egin daiteke. San Agustin eta Santa Clara artean Lizundia andereak duen arropa dendan informazio gehiago». Gisa horretako iragarkiak ohikoak ziren XVIII. mende bukaerako eta XIX. mendeko Kubako egunkarietan. Aipatu iragarkia La Gaceta de La Habana egunkariak eman zuen argitara, 1794ko urriaren 20an. Esklabotza zen Kuban garai hartako sistemari eusteko oinarria, Afrikatik Amerikara eramandako milaka beltzen eskulanik gabe ezinezkoa izango baitzen garaiko dirudunentzat bizi maila horri eustea. Testuinguru horretan ailegatu zen Karibeko uhartera Julian Zulueta Amondo (Anuzita, Araba, 1814). Garai hartan agintariekin eskuz esku lan egin zuen Zuluetak, azukrearen industrian eta mailegu-emale lanetan ere jardun zuen, eta baita pertsonen trafikoan ere. pnga_erakutsi-2Haren eragina zenbatekoa izan zen neurtzeko, esan, La Habanako kale bati haren izena jarri ziotela –gerora Agramonte izena jarri zioten, jauntxo horien aurka borroka egin zuen kubatar baten omenez–, baina oraindik ere, askok eta askok Zulueta deitzen diote kale horri. Eta aintzat hartzeko moduko beste datu bat: gaur gaurkoz Colon herriko Alava azukre findegian bizi diren 2.800 pertsonetatik %68 beltzak dira. Horietatik %25ak Zulueta du lehen abizena, eta %8ak biak. Euskaldunen eragina aztertuz Arlo Willek, Eduardo Marrerok, Javier Arzuagak, Felix Juliok, Cecilia Arrozarenak eta beste hainbatek urteak zeramatzaten Kuban hango historia ikertu eta euskaldunek lurralde urrun hartan izan zuten eragina aztertzen. Angel Gonzalez Katarain ordiziarra 2009an hasi zen haiekin lankidetzan, eta haiek esku artean zuten material guztia ikus-entzunezkoetan biltzeko Semillas en el tiempo ekoiztetxea sortu zuen. «Ikerketa historikoa lantzeko proiektu bat da, eta euskal kulturak Kuban eta munduko beste toki batzuetan izan zuen eragina ikus-entzunezkoen bidez berreskuratzea da helburua». pnga_erakutsi-3Siete calles de La Habana (Habanako zazpi kale) da proiektu orokor horren baitan argia ikusten ari direnetako bat. Habanan euskal izenak dituzten zazpi kaleren inguruan zazpi dokumental egitea da Katarainen asmoa. Belaskoain izan zen lehena, eta Zulueta: azucar moreno bigarrena. Ordiziako Herri Antzokian emango dute gaur (20:30) bigarren hori. www.semillaseneltiempo.com webgunean ere eskura daiteke. Aurreko astean Hondarribiako (Gipuzkoa) Banako tabernan ikusi ahal izan ziren bi filmak. «Ilusioa egiten dit dokumentala Ordizian proiektatzea, proiektu honekiko interesa azaldu duen lehen herrietako bat izan baita». Katarainen esanetan, laguntzarik ez dute jaso proiektua garatzeko, eskatu ere ez dutelako egin. «Mediatikoki eragin gutxi duen lan bat egiten ari gara, baina balio historiko handikoa, batik bat izan dezakeen bilakaerarengatik. Urratsez urrats joango gara».
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa