Gazte Asanbladak eta Lazkaoko merkatariek zotz egin dituzte opariak

San Prudentzio jaietan, aurreko astean, Gazte Asanbladak ekimen aipagarria burutu du, herriko merkataritza indartzeko helburuz. Erosketak Lazkaoko dendetan egin dituztenei errifa-txartelak eman dizkiete, eta zozketan merkatariek eurek ipinitako opariak banatu dituzte. Astelehen iluntzean egin zuten zozketa, play-back saioaren ondoren. Hauek dira zenbaki sarituak eta bakoitzari dagokion saria:  
  • Photografik. Argazki saio bat, 2289 zenbakiarentzat.
  • Jesika haur arropa. 20 euroko balea, 1575
  • Gurea burdindegia. 5 euroko balea, 0179
  • Zutarri lentzeria. 25 euroko balea, 1271
  • Nare estetika. Manikura saioa, 2203
  • Garaiz arropa denda. 20 euroko balea, 2020
  • Ana Belen ile-apaindegia. Ile mozte eta koloreztatze saioa, 2500
  • Andere edergintza. Depilazio erdia, 0503
  • Txukun. Txakurrak eramateko gailua eta uhala, 2204
  • Lorena arrandegia. 0505
  • Artano arrandegia. 1588
  • Huerta del Pais frutategia. Saskikada bat fruta, 2098
  • Eneko Luna harategia. Bi txuleta, 0780
  • Maitte jatetxea. Bi menu, 0479
  • Lazkaon Merkatari Elkartea. 20na euroko bonuak: 2295, 0791, 1490, 1410, 0314
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa