Haur eta gazteen danborrada euripean irten da Legazpin

Gaurko ekitaldi nagusietako bat izan da haurren eta gazteen danborrada. Euripean irten dira gaztetxoenak 17:30ean Laubidetik. Aurten ia 200 haur eta gaztek hartu dute parte danborradan, “inoizko danborrada jendetsuena” izan da udal ordezkariek jakitera eman dutenez.

Gaurko ekitaldi nagusietako bat izan da haurren eta gazteen danborrada. Euripean irten dira gaztetxoenak 17:30ean Laubidetik. Aurten ia 200 haur eta gaztek hartu dute parte danborradan, “inoizko danborrada jendetsuena” izan da udal ordezkariek jakitera eman dutenez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. eta 2. mailako haur eta gazteek hartu dute parte, eta guraso elkarteak izan du aurten danborrada antolatzeko ardura. Parte hartzea ez da izan, dena den, aurtengo berri pozgarri bakarra; izan ere, danborradan irteteko konpainia berri bat sortu du Sorgintxulo taldeak.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa