Beasaindarrak hasi dira festetarako danborrak berotzen
Beasaindarrek gainean dituzte aurtengo Loinatz jaiak, eta batean eta bestean, antzematen da dagoeneko festa usaina. Barrakak jarri dituzte dagoeneko Bernedoeneko aparkalekuan; baita eskenatokia ere Loinazko San Martin plazan. Festetako protagonista nagusietako batzuk, umeak izaten dira, eta haiek ere buru-belarri sartuta daude festetarako prestaketa lanetan. Hilaren 11n egingo duten umeen danborradarako entseguak hasi dituzte dagoeneko, eta indarrez astintzen dituzte danborrak, bideoan ikus daitekeenez.