Auzoetako beharrak ezagutzeko, Gizarte Zerbitzuen bisita

pnga_erakutsi Beasaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuetako langileak eta zinegotzia Beasaingo auzoak bisitatzen ari dira, hauetako bizilagunek dituzten beharrak ezagutu eta ahal den neurrian konpontzeko. Azken urteetan gizarte zerbitzuen inguruko informazioa eman bada ere, “herrigunetik kanpo geraten diren auzoekin hartu-eman gutxi dagoela” sentitu dute Udalekoek. Horregatik, udaletxetik irten eta auzo bakoitzaren errealitatea gertutik ezagutzea da ekimen honekin lortu nahi dena. Dagoeneko Arriaran, Beasainmendi eta Astigarretako auzoetan izan dira ea bertako bizilagunekin bilerak egin dituzte. Besteak beste, honako arazoak aipatu dituzte auzoetan:
  • Garraio arazoa badagoela: garraio publikorik ez dagoenez, herrira jaisteko kotxea derrigorrezkoa da. Kotxerik gabeko adineko jendea badagoela komentatu zen.

  • TAO: auzoetako bizilagunen egoera kontutan hartzeko eta auzotarrek egoiliar txartela izateko eskubidea aztertzeko eskatu zuten.

  • Zabor bilketaren inguruan, hondakinak birziklatzeko edukiontzirik ez dutela jakinarazi zuten.

  • Gazteenek internet-en beharra azpimarratu zuten, zenbait tokitan arazoak dituztelako.

  • Ur depositu berri baten beharra azaldu zuten.

Garin auzora maiatzaren 22an joango dira, 18:30ean auzoko elkartera, eta  Matxinbenta auzora maiatzaren 23an 19:00etan auzoko tabernara. Gudugarreta auzora ere joatekoak dira.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa