Estanda Ordiziak hil ala biziko partida du gaur
Espainiako zilarrezko mailatik maila gorenera igotzeko aukeraren bat izaten jarraitu nahi baldin badu, Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak gaur iluntzean, 20:30ean, Majori kiroldegian Stylo taldearen aurka jokatuko duen partida irabazi beharko du. Liga erregularreko azken partida da, eta lehen postuan sailkatu ezin badu ere, bigarren sailkatuta play-off-a joka dezake.













