Mailari euts diezaioke oraindik Biok Zerbitzuakek

Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldeak 74-65 irabazi dio asteburuan Majorin Araberri taldeari, baina jaitsiera postuetan bukatu du denboraldia. Bost taldek puntu kopuru berarekin amaitu dute, baina basketaverage txarrena Ordiziak du. Hala ere, EBA ligatik talde bakarra jaitsi da, eta euskal ligatik igo diren bi taldeek igotzeko eskubideari eusten badiote, Biok Zerbitzuakek ere maila berean jokatuko du datorren denboraldian.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa