GoiEner energia berriztagarrien kooperatiba zer den azaldu du Iñaki Azurmendik

GoiEner, "irabazi asmorik gabeko energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba" da. Hala azaldu du Iker Azurmendik, Zumarragako Zelai Arizti aretoan egindako hitzaldian. Energia berriztagarrien inguruan sortutako kooperatiba honek, gainontzeko energia konpainien zerbitzu bera ematen duela dio Azurmendik, baina bi ezberdintasunekin: Batetik, "eskaintzen dugun energia guztia iturri berriztagarrietatik" datorrela ziurtatzen dute, bai beraiek erabiltzen dutena eta baita etxeetara bidaltzen dutena ere.

GoiEner, “irabazi asmorik gabeko energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba” da. Hala azaldu du Iker Azurmendik, Zumarragako Zelai Arizti aretoan egindako hitzaldian. Energia berriztagarrien inguruan sortutako kooperatiba honek, gainontzeko energia konpainien zerbitzu bera ematen duela dio Azurmendik, baina bi ezberdintasunekin: Batetik, “eskaintzen dugun energia guztia iturri berriztagarrietatik” datorrela ziurtatzen dute, bai beraiek erabiltzen dutena eta baita etxeetara bidaltzen dutena ere. Bestetik, “komerzalizazio horretatik ateratako etekina ez genuke akziodunen artean banatuko. Kooperatibako bazkideen artean erabakiko litzateke etekin horiek zein proiektutan inbertitu”.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa