2013/6

Gaztaren eta sagardoaren lurraldeak uztartuz

Goierri eta Donostialdean ekoizten diren gazta eta sagardotik abiatuta, 'Gazta eta sagardoaren lurraldeetako pasaporte gastronomikoa' ekimena ezagutarazi dute Donostian. Izaera eta tradizio gastronomiko handia duten bi herri eta bi eskualde batzeko nahia dute ekimenaren bidez.

Goierriko Hitza

Gure Esku Dago festa egingo dute ostiral eta larunbatean Beasainen

Nazioen Munduak antolatuta Gure Esku Dago festa ospatuko dute, bigarrenez, asteburu honetan Beasainen. Ostegunean Gure Esku Dago dinamikaren aurkezpena egingo dute Igartza jauregian, arratsaldeko 19:00etan eta ostiralean, 22:30ean Sortuko Dira Besteak kontzertua entzuteko aukera egongo da Antzizar pilotalekuan. Kontzertu hau bira berriko lehen kontzertua izango da, gainera. Halere, egun indartsuena larunbata izango da. Eguerditik hasita kale animazioa egongo da Beasaingo kaleetan: txistulariak, dultzainariak, joaldunak... 14:30ean bazkaria egingo dute. Horretarako, Goierriko hainbat elkartek txapelketa egingo dute ajoarrieroa, biribilkia eta flana prestatuz.

Ane Arrieta

Manifestaldia deitu dute etzirako Zumarragako Argixaoko langileek

Zumarragako Argixao egoitzako langileek greba mugagabearekin eta protesta egiteko kanpalekuarekin jarraituko dutela adierazi dute. ELA sindikatuaren babesean egindako agerraldian, etzirako manifestazioa deitu dute Urretxun eta Zumarragan. Manifestazioa 19:00etan aterako da Areizaga-Kalebarren plazatik. «Borroka hau gogorra izango da, baina irabaziko dugu», esan dute langileen bozeramaileek.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa