Sasieta Mankomunitateak Ordiziako edukiontziak erretiratzeari ekin dio

Ostiralean atez ateko zabor bilketa sistema martxan jarri zuten Ordizian eta gaur Sasietak edukiontziak kentzeari ekin dio. Gaur urdinak erretiratu dituzte, bihar marroiak kenduko dituzte, etzi horiak eta ostegunean berdeak.

Ostiralean atez ateko zabor bilketa sistema martxan jarri zuten Ordizian eta gaur Sasietak edukiontziak kentzeari ekin dio. Gaur urdinak erretiratu dituzte, bihar marroiak kenduko dituzte, etzi horiak eta ostegunean berdeak. Azeari Andonegi Sasietako lehendakariak eta Igor Eguren Ordiziako alkateak lehen edukiontzia nola eraman duten ikusi dute. Egurenek Santa Ana jaietan zabor bilketa ordutegia aldatu egingo dela gogoratu du. Hala, datorren ostiralean eta larunbatean eta hilaren 24tik 27ra 13:30etik 15:30era atera beharko dira hondakinak.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa