Segurako txirrindulariek kostako itzulia egin dute
Segurako txirrindulariek kostako itzulia egin zuten asteburuan. Urtero egiten dute txango hau, giro ederrean. 08:00etan irten ziren herritik eta, ondoren, Loiolan hamaiketakoa egin zuten, Getarin txakoli dastaketa eta Asteasun pintxo-potea. Dutxatu ondoren, elkarrekin bazkaldu zuten. 40 lagun pasatxok parte hartu zuten.