
Mutiloa, Segura eta Zeraingo bizilagunek urtero Arantzazura pelegrinazioa egiten dute. Aurtengoa joan zen larunbatean egin zuten. Otzaurtetik atera ziren eta, Urbian bazkaldu ondoren, arratsaldeko seietan Arantzazura heldu ziren. Urteroko moduan, Joseba Etxeberria praile segurarrak harrera egin zien.