

Donostiako giza eskubideen zinemaldian estreinatu ondoren, Jorge Gil zinemagile legazpiarrak bere jaioterrian aurkeztu du El método Arrieta filma. Dokumental horrek, elkarrekin komunikatzeko Arrieta ahizpek asmatu duten keinu bidezko komunikazio sistema berezia kontatzen du. Filmak hartu duen sonagatik edo egilea bertakoa delako, bata edo besteagatik baina Latxartegi aretoa jendez bete egin zen okasiorako.

Aurreko ostiralean hasi zituzten Zumarragako Ospitaleko eraikin berriaren lanak. Eraikinak kanpo kontsultak hartuko ditu, 30 guztira. Ospitaleak aspaldi duen behar nagusiari erantzun dio proiektuak, espazio faltari, alegia. Jon Etxeberria Osakidetzako Zuzendari Nagusiak “historikotzat” jo du eraikin berriaren eraikuntza, “gaur egun aurrekontuak mugatuak baitira eta eraikin bat egitea ez da eguneroko gauza”.
