Latxartegi aretoa beteta aurkeztu du bere azken lana Jorge Gil legazpiarrak

Donostiako giza eskubideen zinemaldian estreinatu ondoren, Jorge Gil zinemagile legazpiarrak bere jaioterrian aurkeztu du El método Arrieta filma. Dokumental horrek, elkarrekin komunikatzeko Arrieta ahizpek asmatu duten keinu bidezko komunikazio sistema berezia kontatzen du. Filmak hartu duen sonagatik edo egilea bertakoa delako, bata edo besteagatik baina Latxartegi aretoa jendez bete egin zen okasiorako.

Donostiako giza eskubideen zinemaldian estreinatu ondoren, Jorge Gil zinemagile legazpiarrak bere jaioterrian aurkeztu du El método Arrieta filma. Dokumental horrek, elkarrekin komunikatzeko Arrieta ahizpek asmatu duten keinu bidezko komunikazio sistema berezia kontatzen du. Filmak hartu duen sonagatik edo egilea bertakoa delako, bata edo besteagatik baina Latxartegi aretoa jendez bete egin zen okasiorako. Egilea “oso gustura” agertu zen filma herrian bertan aurkezteko aukera izan duelako, eta “gau berezia” zela azaldu zuen, jendearen harrera ona eskertzearekin batera. Filma eman eta gero, zuzendaria, Jon Garaño ekoizlea eta Arrieta ahizpak igo ziren eskenatokira, eta filmaren inguruko solasaldia egin zuten.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa