Rikardo Remiro txapeldunetan txapeldun

Gaur goizean egin da Ordizia Txapeldun XXVI. gazta lehiaketa Ordiziako udaletxeko arkupetan. Azken hamar urteetan iraileko Euskal Jaietako azokan egiten den gazta lehiaketan garaile izandakoen arteko txapelketa da. Dagoeneko Ordizian ezaguna den Rikardo Remiro Eulateko artzainak eraman ditu lehen eta bigarren sariak. Zeanuriko Jon Etxebarriak, berriz, hirugarrena. Irailean irabazitako urte bakoitzeko gazta bat aurkeztu zezaketen artzainek.

Sarituak kofradiako eta udaleko ordezkariekin.

Sarituak kofradiako eta udaleko ordezkariekin.

Hamarretik zortziko puntuazioa gaindituta, Urrezko Gazta eskuratu du Remirok; baita urrezko eta zilarrezko dominak ere, zazpi puntu gainditu behar ziren dominak lortzeko. Jon Etxebarriak ere eraman du domina, brontzezkoa kasu honetan. Epaimahaiko kideek, beste behin ere, Idiazabal gaztaren “maila ona” goraipatu dute. Giro ederrean ospatu da goizean zehar gazta lehiaketa. Asteazkenetako azokarekin batera, jende ugari gerturatu da Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak eta Udalak antolatutako ekitaldira.  
HITZAkide HITZAkide

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa