Arzallus, Sarriegi eta Colina, Bixibixi saioan

Bertsolari txapelketa Nagusia 2013Amets Arzallus Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna eta Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina finalistak gonbidatu ditu Lierni Elortza kazetariak aste honetako Bixibixi saiora. Saioa bihar emango dute, 12:15ean, Segura Irratian. Gainera, hilaren 30ean Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi finalistekin Ordizian egingo duten saiorako sarrerak zozkatuko dituzte. Hiru lagunek bina sarrera eskuratuko dituzte. Zozketa honetan parte hartzeko, igandeko finalari buruzko aipamenen bat bidali behar da bixibixisegura@gmail.com helbide elektronikora edo 943 80 10 41 telefono zenbakira deitu 12:15etik 13:10era bitartean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa