Elkartasun denda eta erakusketa, ostiralera arte Lazkaon

Lazkaoko Rwanda Elkartearen eta ikastolaren Elkartasun Astean, kultur etxean ikusgai dago Malaire, Kinshasara bidaia argazki erakusketa. Txelui Angoitiak eginak dira erretratuak, malaria gaitzaren berri emateko eta sentiberatzeko. Bidezko merkataritzako jakiak eta eskulanak ere eros daitezke, areto berean. Ostiralera arte dago zabalik, 16:30etik 19:30era. Bihar (asteazkena, abenduak 18), Hotel Rwanda filma emango dute Arerian, 21:30ean, Ruandako 1994ko giza triskantzari buruzkoa.
Kultur etxeko aretoan jakiak eta eskulanak eros daitezke, bidezko merkataritzakoak./hitza

Kultur etxeko aretoan jakiak eta eskulanak eros daitezke, bidezko merkataritzakoak./hitza

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa