Antzerki Denboraldirako bonuak salgai jarriko dituzte datorren astean
Aurtengo Urretxuko eta Zumarragako Antzerki Denboraldiak hartuko dituen antzezlanen berri eman dute. Bi udalek orain urte asko antolatzen dute antzerki denboraldia eta ez dira gutxi bonuak egiteko aukera eman duten urteak. Bonuak asteartean, ostegunean eta larunbatean atera ahal izango dira Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Bi bonu mota daude aukeran, denboraldi osorako bata (65 euro) eta euskarazko antzezlanetarako soilik balioko duena bestea (32,50 euro). Horrez gain, emanaldi bakoitzerako sarrerak Zelai Ariztiko leihatilan salduko dituzte 10 euroan; sarreren salmenta egunean bertan nahiz emanaldi bakoitzaren aurreko larunbatetik aurrera egingo dute.