Ataungo udal aurrekontua jendaurrean azalduko dute
Ataungo Udalak herritarren aurrean aurkeztuko du 2014ko udal aurrekontuaren zirriborroa, datorren astean. Astelehenean San Gregorioko Elkargunean egingo du aurkezpena, eta asteartean udaletxeko batzar aretoan. 19:30ean dira bi saioak. Udalbatzak abenduaren 19an onartu zuen aurrekontua. 1.513.476 euroko diru sarrerak aurreikusi ditu udalak aurtengo.