EPPKren bitartekarien kontrako polizia operazioa salatzeko bilkurak deitu dituzte gaur iluntzerako
Euskal Preso Politikoen Kolektiboko abokatuen egoitzetan sartu eta zortzi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak gaur arratsaldean, eta une honetan, hainbat etxebizitza miatzen ari dira. Presoen kolektiboak izendatu zuen Mintzaidetza Lanetarako Taldeko kideak dira. Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, Arantxa Zulueta, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, Jose Luis Campos, Egoitz Lopez de La Calle, Aintzane Orkolaga, Asier Aranguren eta Mikel Almandoz dira atxilotuak. Albisteak nahasmen handia sortu du, atxiloketak gauzatu aurretik zabaldu baitute berria hainbat bidetatik.
Polizia operazio hori salatzeko, elkarretaratzeak deitu dituzte gaur iluntzerako. Beasainen, 20:00etan elkartuko dira, Bideluze plazan. Ordizian ere, ordu berean jarri dute hitzordua, herriko plazan.