Oier Urtaza eta Arantxa Lasa izan ziren garaile Legorretako San Silbestre krosean
Urtezahar eguerdian, Legorretako 22. San Silbestre krosa Oier Urtazak irabazi zuen (10:40 minutu), eta nesketan Arantxa Lasa izan zen onena (13:50). 159 lagun irten ziren: 97 ume eta 62 larri. Adinka garaileak Aimar Alustiza eta Eider Aseginolaza (6-8 urte), Eneko Ugartemendia eta Joane Aseginolaza (9-10), Mikel Aranburu eta Nagore Garmendia (11-12) eta Oier Mendizabal (13-14) izan ziren.