Urretxuko eta Zumarragako 150 gaztetxo arituko dira Mingainluze lehiaketan
Asteburu honetan hasiko da Mingainluze lehiaketaren edizio berri bat. Hirugarrena izango da aurtengoa, eta ohi bezala Lehen Hezkuntzako (L.H.) 5. eta 6. mailako gaztetxoei zuzendutako ekimena izango da. Urretxuko eta Zumarragako La Salle Legazpi ikastetxeko, Gainzuriko eta Urretxu-Zumarragako ikastolako 150 ikaslek eman dute aurten parte hartzeko izena, Gorka Azkarate antolatzaileak esan duenez.