Adimen emozionalari buruzko tailerrak berritu du Zelai Ariztiko eskaintza

Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeak udaberrira bitartean egingo dituen tailerren eskaintza aurkeztu du. Oraingoan, zeramika eta sukaldaritza ikastaroei adimen emozionalari buruzko tailerra gehitu diote, eta hori da hain zuzen eskaintzak dakarren berritasunik nabarmenena. Adimen emozionalaren lanketa familiaren esparruan kokatuko du Maite Prada adituak. Ikastaroaren helburua emozioak identifikatzen erakustea da, Pradaren hitzetan «urteak eman ditut abegi-etxeetan lanean eta haietara iristen diren gaztetxoen artean arazo ugari ikusi ditut. Nire ustez, berebiziko garrantzia dauka seme-alabak baloreetan oinarritutako heziketa eskaintzea».

P Zumarragako kultur etxeko tailerretan izena emateko epea datorren astelehenean irekiko dute hilak 24ra arte
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa