Autobusen geltokiak lekuz aldatuko dituzte igandean

Lazkaon Astotxo festa ospatuko da igandean, eta nola zirkulazioan, hala autobus zerbitzuan hainbat aldaketa egingo dituzte. Erdigunea itxita egongo da ibilgailuentzat, Infantado jauregitik, Euskadi enparantzaraino, 10:00etatik 15:30era bitartean. Autobusen lineetan, Goierrialdearen geraleku nagusia Hirigoien 14an (Mapfre parean) egongo da igandean. Lazkao Txiki Zelaiko (Elosegi) eta Pax etxeko (Hiribarren) geralekuetatik ez da autobusik pasatuko. Pesa autobusen geralekua  ere Hirigoien 14an egongo da. Zelaiko geldialdia ez du egingo. Lazkaotarrei nahiz kanpotarrei herritik sartu edo irteteko saihesbidea (GI 2110) erabiltzeko gomendatu die Lazkaoko Udaltzaingoak.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa